Amurriok Abiaga kaleko skate gunea osatzen duen aisialdirako azpiegitura berria du. Bowl motako skatepark berriak diziplina berri batez gozatzeko aukera emango die kirol horren zaleei. Azpiegitura berria Abiaga kalean lehendik dagoen skate-pistaren ondoan dago, eta hainbat forma eta altuerako kaxoiak ditu, baita arrapalak, eskailerak eta jaisteko barra bat ere. 

Inaugurazioa

Bowl motako skatepark bat eraikitzea, gazteek batez ere asko erabiltzen duten aisialdirako gunea sortzeko eskaeratik etorri da. Hori dela eta, maiatzaren 21ean azpiegitura berriaren inaugurazioa egingo da 16:00etatik aurrera, eta bertan egongo dira Teresa Fernandez eta Sergio Layos, BMXko munduko txapeldunak, Danny Leon, olinpiadetan parte hartu duen skaterra eta, azkenik, Ian Ponciano skater bermeotarra. Gainera, emanaldia Ruben Alvarez speakerrak gidatuko du. 

Amurrioko Skate Parkearen Inaugurazio Programa – Maiatzak 21

16:00 – 17:00  Profesionalen erakustaldia. Teresa Fernandez, Danny Leon, Sergio Layos, Ian Ponciano.

17:00 – 21:00 Lagunarteko Bmx eta Skate Txapelketak, Aereo altuena eta trikimailu hoberena. Gero, Jam librea.

21:00 – 22:00 Sabin Guarestiren kontzertua.

16:00 – 21:00 eta 22:00 – 24:00 bitartean, Aiaraldeko soinu sistemak berotuko du giroa. 

* Ruben Alvarez izango da egun osoko speakerra.

* Txosna solidario bat egongo da eta onura guztiak Bmx-ak afrikara bidaltzeko erabiliko dira. Share a bike share a smile elkartearen esku.