Maiatzaren 26an “Mendi bizikleta ibilbide onenak” liburuari buruzko hitzaldia emango du beronen egile den Ivan Ruiz Rotaetxek. Ekintza hau Aiaraldeko Berbalagun programaren barruan sartzen da. Amurrioko AEK-ko euskaltegian izango da 18:00etatik aurrera. Izena emateko, whatsapp bat bidali beharko da 607673744 telefono-zenbakira maiatzaren 24ra bitartean. Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.