Maiatzaren 2tik 11ra zabalik egongo da Tantaka eta Tipi-Tapa haurreskola publikoen matrikulazio epea. 2015an eta 2016an jaiotako umeek matrikula aurkezteko aukera izango dute, irailean urrian eta azaroan hasteko. Tipi-Tapak ateak irekitzeko jardunaldi bat izango du apirilaren 21ean 16:30ean eta Tantakak hilaren 26an 17:00etatik 18:30era.

Haurreskoletako helburu azpimagarrien artean ondokoak dira:
* Umeari errespetua (ume bakoitzaren ­erritmoak, beharrak, nahiak… errespeta­tzen dira).
* Ongizatea bermatu (familia eta eskolaren arteko elkarlana).
* Umeen autonomia landu eta garatu (egunerokotasunean lagungarria izateko).
* Umeen garapena bultzatu (ekintzen, materialen… bitartez).
Haurreskoletako hezitzaileak edozen zalantza argiteko prest daude (ordutegiak, egutegia, kuotak…) baita espazioa erakusteko ere.
Tantaka: 945891816 (Etxegoien kalea).
Tipi-Tapa: 945893259 (Zabaleko kalea).