1952. urtean, Emakumeen Nazioarteko Egun izendatu zuen Nazio Batuetako (NBE) Batzar Nagusiak martxoaren 8a. M8ak historian zehar lan-, ekonomia-, politika- eta gizarte-eskubideak aldarrikatzeko egin diren emakumeen “grebak” oroitzen ditu. Borroka horiei esker, lege-, gizarte- eta kultura-aldaketak lortu dira eta, bide batez, gizarteek berdintasun eta demokrazia gehiagorantz aurrerapausoak eman dituzte.

Beijingeko ekintza-plataformatik 25 urte betetzen diren honetan, belaunaldi berria borrokari elkartu zaio, inor atzean utzi gabe, giza eskubideak defendatu eta genero- berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko. Munduko mugimendu honen ustez, generoen arteko berdintasuna oinarrizko giza eskubidea izateaz gain, mundu baketsu, oparo eta jasangarria lortzeko beharrezko oinarria da, eta hala jasotzen dute Garapen Jasangarriaren Helburuek. Gizarteak bere osotasunean mezu bateratu bat aldarrikatzeko garaia da.

Azkeneko bi urte hauetan feminismoak kaleak hartu ditu martxoaren 8an, eta gizarte- agendan ezinbestez sartu behar ziren gaiak aldarrikatu eta plazaratu ditu. Mugimendu feministak 2018. urtean lanuzteetarako deialdia egin zuen eta 2019ko martxoaren 8an biziak erdigunean kokatzea errebindikatu ere bai. Bi horiekin argi eta garbi dago berdintasunaren alde lanean jarraitu behar dela, elkarrekin. Modu berean, 2019. urtean mugimendu feministak Durangon jardunaldi historikoak bultzatu ostean, argi dugu gizartea osatzen duten emakume guztien aldarrikapenak berdintasunaren aldeko borrokari erantsi behar zaizkiola.

Aurten ere kaleak hartuko dituzte emakumeen eskeek, bizi duinak, libreak eta jasangarriak lortu nahi dituzten neurrian. Ildo horri eutsiz, salatu behar dira emakumeen lan-ezegonkortasuna, pobrezia edo arraza desberdineko emakume nahiz emakume etorkinen baztertzea eta arrazakeria, baita askotariko identitateak dituzten emakumeek jasandako estigma ere.

Emakumeen borrokei eta kaleetako mobilizazioei erreparatzen badiegu, erakundeok konpromiso irmoa hartu behar dugu helburu hauek erdiesteko:

  • Gure udalerri eta administrazioetan genero-harremanak
  • Emakumeen aurkako indarkeria-modu guztiak errotik atera eta egiturazko indarkeriaren biktimei zor zaien erreparazioa
  • Udalerriko biziaren eremu guztietan emakumeek ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte har dezaten baldintzak eta aukerak
  • Diskriminazio-modu ororen aurka
  • Biziak erdigunean jarriko dituzten gizarte-erakunde erantzunkideak

Amurrioko Udalak martxoaren 8an emakumeek aurre egin behar dioten zapaltze eta diskriminazio anitzen sistema desagerrarazteko lanean jarraitzen du. Horregatik, borrokari eutsi behar zaio gizarte-baldintza, jatorria, sexu-identitate edo etniatik haratago, emakume ororen berdintasuna eta askatasuna lortze aldera.

Ildo horri jarraiki, Amurrioko Udalak konpromiso hauek hartuko ditu:

  • Udalerriko Bizian Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Europar Gutunari atxikitzea eta lurraldean Gutunak definitzen dituen konpromisoak
  • Langile eta bitarteko nahikoak dituen egitura egonkorrez hornitzeko urratsak ematea. Helburua da udalerrian bertan edo beste udalerri batzuekin elkarlanean tokiko berdintasun-politikak
  • Emakume eta gizonen berdintasunerako plana egitea, bere eragina ebaluatzea eta emaitzen berri
  • Udal-aurrekontuak generoaren ikuspegitik aztertzea eta, bide batez, Udalak onartutako konpromisoen bideragarritasun ekonomikoa
  • Berdintasun-politikak garatzeko tokiko araudia pixkanaka eratzea eta udal-jarduera guztietan generoaren ikuspegia sartzen dela
  • Berdintasun-klausulak eta bestelako gizarte-klausulak kontratazio publikoan pixkanaka sartzeko plana diseinatu eta abian
  • Indarkeria matxistari arreta eskaini eta hori prebenitzeko Tokiko Koordinazio Protokoloa
  • Tokiko jardueratan indarkeria matxistaren biktimen erreparatze-printzipioa aplikatzeko aurrerapausoak
  • Emakumeen Etxe bihurtuko den gunea sustatzea eta udalerriko emakumeen jabekuntzarako programa eta ekimenak gara daitezen baliabideez
  • Udalerrian emakumeen elkarteekin eta elkarte feministekin solas iraunkorrerako eremuak antolatzea, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatu eta

Azkenik, Udalak herritarrei deialdia luzatzen die hurrengo martxoaren 8an, hain zuzen, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko.