Martxoaren 20an, Erramu Igandean, XXVII Fosilen eta Mineralen Azoka izango dugu Amurrioko udal pilotalekuan. Jendearentzat zabalik egongo da 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Aukera ona da ikusgai dauden bildumez gozatzeko eta mineralen mundua ezagutzen hasteko.

Mineral bat eskuratu ­ahalko da eta hamabi mineraletarako zozketan parte hartzeko aukera ere egongo da azoka honi buruzko informazio orria, Amurrioko ikastetxeetan banatuko dena, pilotalekuaren sarreran jarrita egongo den postontzian sartuz. Zozketa 19:00etan egingo dute. Amurrioko Udal Kultur Sailak antolatu da.