Martxoaren 8an Santa Maria Parrokiako Garizumako Gurutze Bideak hasiko dira

Martxoaren 8an hasiko dira 2019ko Garizumako Gurutze Bideak egiten Santa Maria Parrokian, eta apirilaren 12ra arte arituko dira ospakizun horietan. 19:00tan hasiko dira eta Santa Vera Cruz Kofradiako kideek hartuko dute parte.
Lehenengo Gurutze Bidea Kristo Agoniakoaren kongregaziokoei egokituko zaie (martxoak 8); ondoren, martxoaren 15ean, Kristo Gurutzea gainean duela kongregazioko kideen txanda izango da; martxoaren 22an, Kristo Habean Lotuta kongregaziokoak; martxoaren 29an, Gurutzea Biluzik-ekoak; Hilobikoak, apirilaren 5ean, eta, amaitzeko, Santa Vera Cruz Kofradiako Nazarenoak irtengo dira Gurutze Bidean (apirilak 12). Horrela, apirilaren 14an Erramu Igandeko meza emango da eta hilaren 18, 19 eta 20an; Ostegun Santu, Ostiral Santu eta Larunbat Santuko mezak, hurrenez hurren.