Minbiziaren Aurkako II. Martxa irailaren 29an egingo da, “Amurrio Aecc martxan” leloarekin. Aurreraka Emakumeen Elkarteak antolatu du eta irabaziak AECC Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearentzat izango dira. Irteera 10:30ean izango da, Amurrioko Juan Urrutia plazatik; helmuga ere leku berean izango da. Izen-emateak 10 € balioko du eta irailaren 19tik 27ra arte egin daiteke. Horretarako, Amurrioko Kultur Etxera bertaratu behar da (Landako 8), astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara. Edo, bestela, online egin daiteke, izen-abizenak eta NAN zenbakia bidaliz helbide elektroniko honetara: amaurreraka@gmail.com. Bestetik, hilaren 22an ere izena eman ahalko da San Anton inguruan jarriko den postuan, asteroko azokatik gertu, eta irailaren 22an, Artzain Egunean. Transferentzia bat egin behar da kontu-zenbaki honetara: ES6030350089180891100221 (kontzeptua: izen-abizenak). Ekarpen guztiak minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko dira oso-osorik. Martxa oinez edo korrika egin daiteke. Martxa ludikoa eta kirol-girokoa da, lasterketa izan gabe, eta AECCri lagundu nahi dioten pertsona guztiek har dezakete parte. Izen ematearekin kamiseta, motxila eta pintxo-potea dakar.