Dena prest martxoaren 2 eta 5ean berriro ere Amurrion Inauteriak ospatzeko. Horietako lehenengo egunean Kakarro Birigarro Mozorro Lehiaketa izango da 19:00etan. Lehiaketa horretan eta denda eta ostalaritza establezimenduen Inauteri apainketakoan  parte hartzeko (200 €, saritan), otsailaren 25etik martxoaren 1era eman beharko da izena.

Aurten, berrikuntza gisa, Kultur Etxean egingo dira 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, martxoaren 1ean izan ezik, honetan 13:00ak arte izango baita. Martxoaren 5ean, asteartea, haurren eguna izango da eta txokolatada, musika eta Kakarro Judas erretzeaz gozatu ahalko dute.