Urriko lehen astean, Amurriok berriro jarriko ditu abian jarduera fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Vida Activa para la salud 55+” programen bitartez Mugiamurriotik bultzatutako jarduerak. Parte hartu nahi duten guztiek bizi-proiektu osasungarri honekin bat egin dezaten aldi berria ireki da. Bi programa horiekin batera, Kultur Etxean orientazio-zerbitzua ematen jarraituko da ostegunetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesdunek aholkularitza jaso ahal dezaten.

“Bizi Zaitez Bizi” programa ostegunetan izango da (urriaren 6an hasiko da) Nagusi Etxean, eta bi talde izango ditu, 10:30ean eta 12:00etan. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, modu aktiboan eta gogobetegarrian zahartzeko moduari buruzko ezagutzak transmitituko dira, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala hobetzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.

Bestalde, “Vida Activa para la salud 55+” programa asteazkenetan egingo da (urriaren 5ean hasiko da) Refor-en, eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren bitartez, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatu nahi da udalerriko 55 urtetik gorako biztanleen artean, ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz, jarduera fisikoa, besteak beste. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, baita bizi-estilo aktibo eta osasungarria lortzeko motibazio-funtzionamendua hobetzeko estrategiak ere.

Programan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan, Kultur Etxeko lehen solairuan, izena eman ahal izango dute, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara, edo telefonoz, 619411732 telefono-zenbakira deituta.

Ibilaldi osasungarriak

Urrian 6 ibilaldi osasungarri egingo dira ibiltzeko ohitura hobetu nahi dutenentzat. Ibilaldiak errazak izango dira eta erritmo moderatuan egingo dira. Irteerak 11:30ean izango dira egunero udalerriko puntu batetik:

  • Urriaren 3an Goikolarratik.
  • Urriaren 10ean, Lexarraga plazatik.
  • Urriaren 17an, anbulatorio zaharretik.
  • Urriaren 24an, Abiagabarri plazatik.
  • Azaroaren 3an, Juan de Urrutia plazatik.

Orientazio zerbitzua

Orientazio zerbitzua Mugiamurrioko funtsezko pieza da, eta Kultur Etxean egiten jarraitzen da ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio-zerbitzura joateko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da 619411732 telefono-zenbakira deituz edo  mugiamurrio@gmail.com helbidera idatziz.