Otsailak 9 larunbata, 18:00etan: Musikala “GO!AZEN 5.0” Pausoka. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak. Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. Zuzendaria: Idoia Uranga. Elenkoa: Asier Burgete, Iker Villa, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Maria Redondo, Itziar Urretabizkaia. Euskaraz Iraupena: 80 min. Adin gomendatua 5-16 urte. Sarrera: 10 € (8 € Amurrioko antzokiko bazkideentzat).