Otsailaren 8rako Gurasolagun Programan sartutako eskalada-ekintza bat antolatu da. Bañueta Polikiroldegiko boulderrean izango da ekintza, eta eskalatzeko oina­rrizko arau batzuk azalduko dira bertan. Ikasitakoa ordubetez praktikatuko da. Parte hartu nahi izanez gero, aurretik izena eman behar da 607673744 telefonora deituta.

Gurasolagun programaren asmoa da euskararen erabilera sustatzea; horretarako, euskara ikasten ari diren eta “soltatu” edo hizkuntza hobetu nahi dutenak eta euskaraz badakitenak biltzen dira, elkarrekin euskaraz egin eta horretara ohitzeko. Euskera-maila hobetzea eta euskeraz berba egiteko ohitura hartzea dira proiektu honen helburu nagusiak.