Abenduak 21 larunbata, 20:00etan. Ia hiru hamarka aritu da soul, blues eta jazza egiten gure artean eta kanpoan; 90eko hamarkadan estatuko soularen aitzindari izan zen The Cool Jerks taldearekin. Miguel Angel Julian, Soul Teller taldearen sortzailea, Londres, bere bizitokia utzi, eta bira batean abiatuko da formatu akustikoan. Soul Tellerek bere lagun handi Lorenzo Moya pianojole maisuarekin batera soularen klasikoak joko dituzte, baina baita bi proiektu ospetsuetan (Cool Jerks eta Soul Tellers) sortutako harribitxiak ere. Ikuskizun ezin hobean publikoarekin hartu-emanetan arituko dira, eta jendea bereganatuko dute doazen toki guztietan. Sarrera: 8 € (6 € bazkideentzat).
Euskararen Eguna 2015 prestatzeko bilera irekia
Urriaren 22an, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna 2015 antolatzeko bilera bat egingo da. Bilera 18:30ean izango da Kultur Etxeko areto nagusian. Egun honetarako ideien ekarpena egin dezakeen edonorentzat dago zabalik.