Certamen artistico Villa de Amurrio 2020 cartel

Amurrioko Udalak, sarietan 6.500 euro banatuko dituen “Amurrioko hiribildua” XXXIV. arte sariketa deitu du. Artelanak iraileko lehenengo hamabostaldian jasoko dira, eta sariak irailaren 25ean banatuko dira aukeratutako artelanekin La Casonan egingo den erakusketaren inaugurazio ekitaldian. “Amurrioko hiribildua” 2020 arte sariketan, partaide bakoitzak duela denbora gutxi egindako eta aurretik beste lehiaketa batean saritu gabeko bi artelan original aurkeztu ahal izango ditu. Teknika eta gaia libreak dira. Artelanen neurriei dagokienez, bi dimentsioko artelanak ez dira 150 x 150 zentimetro baino handiagoak izango, eta hiru dimentsiokoak direnean, ezin izango dira 100 zentimetrotik gorakoak izan.

6.500 euro banatuko dira sarietan, eta irabazle bakoitzari oroimeneko eskultura bat emango zaio. Lehenengo saria 4.000 eurokoa izango da, eta bigarrena 1.500 eurokoa. Horrez gain, 1.000 euroko saria emango zaio Amurrioko biztanle batek egindako lan onenari. Artelanak irailaren 1etik 13ra jasoko dira La Casonan, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetan izan ezik. Sariak irailaren 25ean banatuko dira, 19:00etan, sariketatik aukeratutako artelanak hilabete batez jasoko dituen erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

KZgunea Hitzaldiak_Uztaila

Maiatza eta ekainean bezala, KZguneak uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa du, goizez zein arratsaldez. Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).