Amurrioko Udalak hainbat urte daramatza Garapen Jasangarriko Helburuen (GIH) ildoan lanean, eta, 2020-2021 ikasturte honetan, Eskolako Agenda 21 programak, Garapen Jasangarriko 17+1 Helburuak jasotzen dituen 2030 Agendarako trantsizioa egingo du. Horretarako, ikasgeletan lantzen ari diren gaiarekin erlazionatutako hezkuntza-materialak egin dira.
Amurrioko eskola-umeen artean Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.750 ale banatuko dira
Amurrioko Udaleko Euskara Zerbitzua Euskarazko Produktuen Katalogoa 2016-2017 banatzeko kanpaina ari dira burutzen. Guztira, katalogo horren 1.750 ale inguru banatuko dira Amurrioko eskola-umeen artean. Hainbat produktu jasotzen dira bertan: musika, liburuak, filmak, jostailuak eta jokoak, komikiak, aldizkariak, gurasoentzako materiala, informatika eta App-ak, ikasmaterialak eta ebookak. Kanpaina honen babesle dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak; Eusko Jaurlaritza eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA). Gabonetako opari gisa euskarazko produktuen erosketa sustatzea da helburua.