Microsoft Word - 2019 Lehiaketaren oinarriakAiaraldea (1).doc

Amurrio, Laudio, Orozko, Orduña, Okondo eta Artziniegako udalek eta Aiarako koadrilak, Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 10. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Beldur Barik programaren ekimena, neska eta mutil gazteek, gaur egun emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasun egoerari errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, elkarren arteko erantzukizunean eta indarkeria matxistaren aurreko erabateko gaitzespenean oinarritutako jarreren eta jokabideen bitartez egiten diotela aurre erakusten duten mota guztietako arte adierazpenak aintzatesteko, baloratzeko eta bultzatzeko helburuarekin deitu da.

Parte hartzen duten egitasmoek Beldur Barik Jarrera erakutsi behar dute, indarkeria matxista era desberdinak gainditzeko eta harreman libreak, errespetuzkoak, berdintasunekoak, anitzak eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatuz. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik mezuaren kalitatea eta gogoetak eta eztabaidak sortzeko duen gaitasuna baloratuko da, nesken ahalduntzean eta mutilek matxismoaren kontra erakutsi behar duten konpromisoan oinarrituta, Beldur Barik jarrera erakutsiz.

Beldur Barik jarrera

Beldur Barik jarrerak, “bere bikotearen edo bikote ohiaren aldetik indarkeria fisikoa jasaten duen emakume heldu biktimaren” estereotipoa gainditzea eskatzen du, eta neska gazteek euren bizitzako arlo guztietan jasaten duten indarkeria matxista agerraldi guztiak ikusgai bilakatzeko egiten du lan. Hori guztia, nesken eguneroko testuinguru eta gune guztietan identifikatzen den berdintasun faltaren ondorioa da. Neska ahaldundu eta indartsuen eta indarkeria matxistaren kontrako borroka aktiboan inplikatzen diren eta errespetua erakusten duten mutilen erreferente positiboak erakustea bilatzen du, ez dela soilik neskei dagokien kontua erakutsiz.

Proposamenak hainbat formatutan aurkeztu ahal izango dira: flashmob-digitala, gogoetarako poemak edo testuak, bideoklipak, argazkiak, argazki-muntaketak, argazki-eleberriak, lipdub-ak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, arte proiektuen edo lanen bideo aurkezpenak, performanceak, hiriko esku-hartzeak… Audio euskarria duen arte adierazpen orok euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluak eraman beharko ditu.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi diren edo lan egiten duten 12 eta 26 urte arteko gazteek hartu ahal izango dute parte, hiru kategoriatan:

  • kategoria: 2006 eta 2007 artean jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak).
  • kategoria: 2001 eta 2005 artean jaiotakoak (2019an 14 eta 18 urte artean beteko dituztenak).
  • kategoria: 1993 eta 2000 artean jaiotakoak (2019an 19 eta 26 urte artean beteko dituztenak).

Hiru kategoriek 150 euroko sari bana dute, eta beste 150 euro eramango dituen sari berezi bat aukeratuko da. Lanak www.beldurbarik.eus webgunearen bitartez josiko dira eta 2019ko azaroaren 5eko 23:59ra arte.

2019 Lehiaketaren oinarriak Aiaraldea

Microsoft Word - Documento1

Urriak 19 larunbata, 20:00etan: Kontzertua “Si las mujeres mandasen” Masa Coral del Ensanche. Ana Otxoa sopranoa eta Alberto Nuñez tenorearen ahots bakarlariekin, zartzuelaren antología aurkezten digu Bilboko “Masa Coral del Ensanche” abesbatzak. “Si las mujeres mandasen”(Emakumeek aginduko balute) errepertorioa osatzen duten zartzuela-piezek emakumeak generoaren barruan interpretatu dituzten rolak islatzen dituzte, ( borrar emakumezko rolak, antzezturiko rolen tipologiagatik) bakarlari edo protagonista gisa nahiz koru edo abesbatzetan, zartzuela-lanetan emakumezkoen presentziaren garrantzia nabarmendu dutenak. Iraulpena: 90 min. Sarrera: 12 € (10 € Amurrioko antzokiko bazkideentzat).