Sareetan euskaraz aritzeko Egin eta Klik ginkanan parte hartu ahalko dute Arabako gazteek urtarrilaren 10etik aurrera. Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean ‘Egin eta Klik’ izeneko ginkana jarraitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izango dute Arabako gazteek, Instagram sare sozialean.

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka   guztiak   eta   beharrezko  azalpenak ­­­@arabakogazteak Instragram kontuan iragarriko dira.

Astean behin edo bitan Arabako gazte batek proposamen bat egingo die parte-hartzaileei. Gai eta formatu anitzeko erronkak izango dira, mugikorrarekin grabatu eta zabalduko direnak.

Parte hartu nahi izanez gero, bi aukera nagusi daude: 1.Bideoa zenbakira bidali, WhatsApp aplikazioaren bitartez 639855312 zenbakira mezua idatziz;  2.Bideoa Instagramera igo. Kasu honetan, berdin da istorio (story), Reel edo IGTV formatuan igotzea. @arabakogazteak erabiltzaileari egin behar zaio aipamena beti.