Amurrioko AEK-ko euskaltegiak zabalik dauka matrikulazioa. Irailaren 27ra arte egin daiteke, 10:00etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Ikastaroa urriko lehenengo astean hasiko da. Amurrioko euskaltegi honek hizkuntza maila guztiak eskaintzen ditu. Euskaltegia Etxegoienbidea kalean dago Matias Landaburu Zentroaren instalazioetan.