Aresketa Ikastolak pandemiaren eraginez Araba Euskaraz ekimena bertan behera utzi behar izan bazuen ere, euskara eta euskal kultura sustatzen segitzeko, ez dio “normaltasun berri” honek eskain ditzakeen aukera guztiak aztertzeari utzi. Pandemiak esparru guztietan jo egin du, baita Durangoko Azokoan egin ohi diren musika aurkezpenetan eta literatura solasaldietan ere, bertan murrizketak emango baitira (%50 musikakoak eta %80 literaturakoak). Honi aurre egiteko, euskal kulturaren topagunerik handiena den Durangoko Azoka hiru plazetara zabalduko dute aurten, eta, horietako bat Amurrio izango da ospatu ezin izan dugun Araba Euskarazen eskutik. Hortaz, urte osoan Ahotsenarekin elkarlanean ekainak 14rako lotutako ekitaldia mantendu egingo dute eta, era berezian bada ere, zortzi musika taldek aukera izango dute beraien lan berriak Amurrioko An­tzokian zuzenean aurkezteko. Jardunaldi hau urriaren 18an izango da.