Euskararen erabilera sustatzen lan egiten duen Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzaz, haurrentzako ludoteka zerbitzua antolatu du aurtengo otsaila eta martxorako. Zehatzago esateko, ludoteka otsailaren 25 eta 28 eta martxoaren 1ean litzateke.
Aspaltza Amurrio Euskara Elkartea
Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ekingo dio ludoteka zerbitzuari irailaren 1etik 7ra
Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du irailaren 1tik 7ra arte, 10:00etatik 13:00etarako ordutegian. 2/8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Eguneko 4 eurokoa da prezioa. Egun solteetarako ere egin daiteke matrikula. Jolasak eta lantegiak antolatuko dira Bañuetaibar 2.ean burutzeko. Amurrioko Udalak diruz lagundutako ekintza da. Nahi duenak matrikula egin dezake aspaltza@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Inskripzioa abuztuaren 27a baino lehen egin beharko da.
- August 1, 2021
- 0
- 199
- AKTUALITATEA
- More
Página 1 de 11