Aurten ere, Baranbion San Anton jaiak ospatuko dira urtarrilaren 17 eta 19an eta ohiko pospolo-enkantea egingo dute bertan, besteak beste. Enkante honetan, txerriarekin lotutako baserri-produktuak jartzen dira enkantean eta hiru pospolo pizten dira bata bestearen atzetik, eta lehenengoa pizten denetik azkena itzaltzen den bitartean egin daitezke eskaintzak.

SAN ANTON JAIAK – BARANBIO 2019
* OSTEGUNA, URTARRILAREN 17
12:00 Meza, San Anton baselisan
* LARUNBATA, URTARRILAREN 19
18:00 Igel txapelketa umeentzat
19:00  Helduentzako igel txapelketa
20:00  Herri afaria
21:00  Poxpolu enkantea
23:00 Erromeria

baranbio san anton 2 copia       baranbio san anton 3 copia