“Bizi Dantza” ikuskizuna  ekarriko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotot pailazoek Bañueta Udal Kiroldegira abenduaren 13an, ostirala, 18:00tan. Sarrera 3 eurokoa izango da. 2 urteko geletan dauden ikasleetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoetara arte bina sarrera bermatuta dauzkate, eta abenduaren 5era arte jaso ahalko dira Kultura Etxean. Gainerako sarrerak Kultur Etxean egongo dira salgai abenduaren 9tik aurrera.

BIZI DANTZA
• Sinopsia
“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan ­aurretik dantza­tzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dan­tzara, atera zure barruko animalia plazara!“ Leire Bilbao
• Aktoreak:
PIRRITX-Aiora Zulaika, PORROTX-Joxemari Agirretxe, MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez, Oihana Sanchez, Izaskun Forcada.
• Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
• Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
• Musika: Xabier Zabala, Leire Bilbao.
• Atrezzoa: Maite Mutuberria, Buruarinak (Ipuitantai S.L.) eta Katxiporreta.
• Iraupena: 70 min.
• Familia-antzerkia: 0-100 urte.