Amurrioko Udalak, 2018an egin zuen bezala, bat egin du 2020ko Euskaraldiarekin, euskara bultzatzeko eta herritarrak ekimen horrekin bat egitera animatzeko. Guztira, Amurriok 67 arigune izango ditu, eta horien artean Amurrioko Udaletxea ere badago.
euskaraldia
Amurrion euskararen erabilera sustatzeko Euskaraldia ekimena egingo da azaroaren 20tik abenduaren 4ra
Euskaraldia ate joka dugu, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den ariketa sozial erraldoian parte hartuko dugu Amurrioko ehundaka ahobizik eta belarriprestek, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko. Bi rol nagusi egongo dira: ahobiziak eta belarriprestak. Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago.
- November 2, 2020
- 0
- 336
- AKTUALITATEA
- More
Amurriok “Euskaraldia 11 Egun Euskaraz” programa gauzatuko du azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Amurrion “Euskaraldia 11 Egun Euskaraz” programa gauzatuko da. Amurrioko Udalak onetsi egin du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua Elkarteari 4.251,56 euroren truke programa horren dinamizazioa esleitzea.
Programaren erronka da hamaika egunez euskaraz hitz egitea. Kanpaina honen oinarria ahalik eta amurrioar gehien euskaraz hitz egiteko edo entzuteko konpromisoa har dezaten aktibatzea da, horrela udalerrian euskararen erabilera sustatuta. Bi figura erabiliko dira horretarako; gutxienez 11 egun horietan euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dutenentzako “Ahobizi”-a, eta Euskaraldiak dirauen bitartean amurrioarrak eurekin euskaraz hitz egitera gonbidatuko dituen “Belarriprest”-a, ondoren hauek euskaraz edo gazteleraz erantzun arren.
- September 21, 2018
- 0
- 897
- AKTUALITATEA
- More