Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Amurrion  “Euskaraldia 11 Egun Euskaraz” programa gauzatuko da. Amurrioko Udalak onetsi egin du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua Elkarteari 4.251,56 euroren truke programa horren dinamizazioa esleitzea.
Programaren erronka da hamaika egunez euskaraz hitz egitea. Kanpaina honen oinarria ahalik eta amurrioar gehien euskaraz hitz egiteko edo entzuteko konpromisoa har dezaten aktibatzea da, horrela udalerrian euskararen erabilera sustatuta. Bi figura erabiliko dira horretarako; gutxienez 11 egun horietan euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dutenentzako “Ahobizi”-a, eta Euskaraldiak dirauen bitartean amurrioarrak eurekin euskaraz hitz egitera gonbidatuko dituen “Belarriprest”-a, ondoren hauek euskaraz edo gazteleraz erantzun arren.