Haurreskolak partzuergoak ekainaren 8ra arte irekiko du 2020/2021 ikasturterako matrikulazio epea (on-line www.haurreskolak.eus – aurrez aurre 09:00etatik-14:00etara). 2019an eta 2020an jaiotako umeek matrikula aurkezteko aukera izango dute, irailan, urrian eta azaroan hasteko. 

Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskolek honako helburuak dituzte: haurra protagonista izatea eta bakoitzaren erritmoa errespetatzea, neurrirako harrera garaia eta banakako arreta eskaintzea, esperimentatzeko aukera, familiekin harreman zuzena izatea, kalitatezko zaintza bermatzea eta mugimendu askea zein jolas librea sustatzea.

HAURRESKOLETAKO MATRIKULAZIOA 2020/2021 ikasturtea

Matrikulazio epea: 

on-line (www.haurreskolak.eus): ekainaren 8ra arte.

aurrez aurre (09:00etatik-14:00etara): ekainaren 1etik 8ra.