Haurreskolak partzuergoak urriaren 9ra arte irekiko du 2020/2021 ikasturterako matrikulazio epea. 2019an eta 2020an jaiotako umeek matrikula aurkezteko aukera izango dute. Matrikulazio epea urriaren 1etik 19ra izango da, baina bi haurreskoletan matrikulak egiteko aukera zabalik egongo da plaza-kopuruaren % 75 osatu arte. Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskolek honako helburuak dituzte: haurra protagonista izatea eta bakoitzaren erritmoa errespetatzea, neurrirako harrera garaia eta banakako arreta eskain­tzea, esperimentatzeko aukera, familiekin harreman zuzena izatea, kalitatezko zaintza bermatzea eta mugimendu askea zein jolas librea sustatzea.

HAURRESKOLETAKO MATRIKULAZIOA.   2020/2021 ikasturtea

Matrikulazio epea: urriaren 1etik 9ra.

AMURRIOKO HAURRESKOLAK

TIPI-TAPA: Arenalde kalea, 5 (945893259)

TANTAKA: Etxegoienbidea kalea, 15 (945891816)