1.958 ikasle daude matrikulatuta Amurrioko udalerrian derrigorrezko hezkun­tzako ikastetxeetan 2018-2019 ikasturterako. 404 ikasle ari dira ikasketak B ereduan egiten (irakaskuntza bi ­hizkuntzetan eskain­tzen da: ikasgai ba­tzuk gazteleraz eta beste batzuk euskaraz). Bestalde, 1.554 ikaslek D ereduan ikasten dute (irakaskuntza euskaraz gauzatzen da, oso-osorik, gaztelania beste ikasgai bat izanik). Lehenengo aldiz eskolara joango diren umeentzako matrikulazio aldia zabaltzen dela eta, Udal honek gure bizitza soziokulturaleko arlo guztietan euskara bultzatzeko daukan interesari jarraituz, eskuetan jartzen du informazio orri labur hau bat.

ESKOLARATZEA ETA HIZKUNTZA EREDUAK

Eskolaratzeak pertsona bezala hazten eta garatzen lagunduko dion prozesua hasiko duela suposatzen du. Eskolaratzea gizartean sartzea da, eskola baita gizarte harremanekin, ohiturekin eta oinarrizko ikaskuntzekiko harremanak bideratzen dituen Erakundea. Horregatik, gurasoen adiera eskatu egin behar da, seme-alaba eskolara bidaltzeak berarekin baitarama konpromisozko erabakia hartu beharra, azken honetan hizkuntza ereduaren hautapena barnesartu egin behar delarik.
Gaur egun 2-3 urteko haurrak Amurrion matrikulatzeko dagoen hizkuntza eredua honako hau da: D eredua (irakaskuntza euskaraz eskaintzen da, oso-osorik, eta gaztelania/ingelera aurrerago beste ikasgai bat izanik). Aldiz, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan B eredua ere eskaintzen da (irakaskuntza bi hizkuntzetan eskaintzen da: ikasgai batzuk, matematika eta erlijioa kasu, gazteleraz eskainiz eta gainerakoak euskaraz).
Gaur egun DBHn Amurrion matrikulatzeko dagoen hizkuntza eredua honako hau da: D eredua (irakaskuntza euskaraz eskaintzen da, oso-osorik, eta gaztelania/ingelera aurrerago beste ikasgai bat izanik) eta B eredua (irakaskuntza bi hizkuntzetan eskaintzen da, ingeleraz gain: ikasgai batzuk, matematika eta erlijioa kasu, gazteleraz eskainiz eta gainerakoak euskaraz).

 

AMURRIO UDALERRIKO IRAKASKUNTZARI DAGOZKION  2018-2019 IKASTURTEKO MATRIKULAZIO DATUAK:

                                                                               B eredua                             D eredua
Bi urteko gelak  ……………………………………………….0 (%0) ………………………….118 (%100)
Haur-hezkuntza (3-5 urte)…………………………………0 (%0) ………………………… 377 (%100)
Lehen Hezkuntza (1.,2.,3.,4.,5.,6.)………………….288 (%37,26)………………….. 485 (%62,74)
Derrig. Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3., 4.) ………..116 (%20,60) …………………..447 (%79,40)
Batxilergoa ……………………………………………………..0 (%0) ………………………..127 (%100)
GUZTIRA (1.958 ikasle)………………………………..404 (%20,63)……………….1.554 (%79,37)

Horregatik guztiagatik, Amurrioko Udalak gurasoei gure udalerrian euskara zabaltzea eta beronen erabilpena bultzatzea aholkatzen dizue. Halaber, ikasle elebidun(ar)en gurasoei euskara eta euskal kulturarekiko jarrera positiboa izatea eskatzen zaie, horrela, ikasleak biez goza dezan lagunduko baitute.