Urtarrilaren 21 eta 29an, eta otsailaren 6 eta 17an egingo dira Amurrioko Kzgunean IT Txartela, Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria, lortzeko hurrengo azterketak. IT Txartela informazioaren teknologietan oina­rrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.

Informazioaren Gizartea esaten zaion horretan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburu bikoitza du:

1.- Herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutzak egiaztatuko dituen ziurtagiri baten truke.

2.- Egungo langileei nahiz etorkizunean gehituko direnei IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.

Lanpostuak lortzeko bidea

Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek IT Txartelaren ziurtagiria eskatzen dute lanpostu jakin batzuk eskuratzeko. Esaterako, SPRI eta HAEEk (Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea) ziurtagiri hori erabiltzen dute funtzionarioen ofimatika ikastaroak baloratzeko barne tresna gisa.

Beste erakunde publiko batzuek IT Txartela eskatzen dute lanpostu publikoak eskuratzeko, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak etc.

 

Eskuratu daitezkeen ziurtagiriak

Sistema Eragileak:

Windows

Microsoft Windows XP (cast)(eusk)

Windows Vista (cast)(eusk)

Windows 7 (cast)(eusk)

Linux

Ubuntu 10.04 LTS (cast)(eusk)

• Ofimatika Open Office 3.0:

Oinarrizko maila

Writer (cast)(eusk)

Calc (cast)(eusk)

Maila aurreratua

Writer (cast)(eusk)

Calc (cast)(eusk)

• Internet eta posta elektronikoa

Internet oinarrizkoa (cast)

Internet aurreratua (cast)

Microsoft Outlook 2003 (Gaztelera) (eusk)

Outlook 2010 (cast)(eusk)

Outlook XP (cast)

• Gainerakoak

Microsoft Project XP (cast)

Java programazioa (cast)

Frontpage XP (cast)

Web erabilerraztasuna (cast)

Mekanografia (cast)

Microsoft, MSN eta Windows Microsoft Corporationen marka erregistratuak dira

Ofimatika Microsoft:

Oinarrizko maila

Word 2010 (cast)(eusk)

Word 2000 (cast)

Word XP (cast)

Word 2003 (cast)

Word 2007 (cast)(eusk)

Excel 2010 (cast)(eusk)

Excel 2000 (cast)

Excel XP (cast)

Excel 2003 (cast)

Excel 2007 (cast)(eusk)

Access 2000 (cast)

Access XP (cast)

Access 2003 (cast)

Ofimatica XP (cast)

Ofimatica 2003 (cast)(eusk)

Maila aurreratua

Word 2010 (cast)(eusk)

Word 2000 (cast)

Word XP (cast)

Word 2003 (cast)

Word 2007 (cast)(eusk)

Excel 2010 (cast)(eusk)

Excel 2000 (cast)

Excel XP (cast)

Excel 2003 (cast)

Excel 2007 (cast)(eusk)

Access 2000 (cast)

Access XP (cast)

Access 2003 (cast)

Maila bakarra

Access 2010 (cast)

PowerPoint XP (cast)

PowerPoint 2003 (cast)

PowerPoint 2007 (cast)(eusk)

PowerPoint 2010 (cast)(eusk)

Office XP (cast)

PowerPoint 2000 (cast)

Impress (cast)(eusk)