Korrikaren 22. edizioak Euskal Herria zeharkatuko du 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Amurriotik abiatu eta Donostian amaituz. Martxoaren 31n, egun osoan ekitaldiak izango dira Amurrion, 16:30ean herritik bertatik abiatuko baita aurten Korrika. Musika-giroa, parrillada, korrika txikia, Baleuko ikuskizuna eta Gozategi, Izatefaltsua eta Duplaren kontzertuak egongo dira, beste ekintza batzuen artean.
Korrika
Amurrio abiapuntu izango duen Korrika 22 aurkeztuko dute otsailaren 17an Amurrio Antzokian
Aurtengo Korrikaren aurkezpena izango da otsailaren 17an, 19:00etan, Amurrio Antzokian. Korrika bera ziragarria bada, 22. Korrika ahaztezina izango da Amurrioko biztanleentzat, ez da nolabaiteko korrika izango, Amurriotik abiatuko den Korrika izango da. “Denbora luzez bakarra izango dela ziurta dezakegu. Hori dela eta gonbidapen zabala egin nahi dugu nahi duen edonor gurekin batera Korrikaren inguruko lanetan aritu dadin: antolakuntzan, aurreko eguneko prestaketa lanetan, egun bereko zereginetan…” esan dute Korrikaren antolatzaileek.
- February 7, 2022
- 0
- 116
- AKTUALITATEA
- More
Página 1 de 11