• Nor gara
HAUXE DA AMURRIO
  • Hasiera
  • DESKARGA
  • AKTUALITATEA
  • IRADOKIZUN-POSTONTZIA
  • KONTAKTUA
  • Castellano

laguntzak

Haurren jaiotza edo adopziorako 2020ko laguntzak

 Azaroaren 5era arte eskatu ahalko dira Amurrioko Udalak 2020an seme-alabak jaio edo adoptatzeagatik ematen dituen laguntzak. Herritarren arreta-zerbitzuan edo webgunearen (www.amurrio.eus) egoitza elektronikoan aurkeztuko dira. Azken 10 urteetan 5 urtez Amurrion erroldatuta egon diren (horietako bat gutxienez etenik gabe eta zehazki jaiotza- edo adopzio-dataren aurretik) gurasoek eskatu ahalko dituzte. Familia-unitateak ezingo du gainditu 20.000 euroko muga PFEZren zerga-oinarrian. Ezinbestekoa da eskatzailearen familia-unitate osoa Amurrion erroldatuta egotea jaiotzaren edo adopzioaren unean.

  • October 18, 2021
  • 0
  • 124
  • AKTUALITATEA
  • More

Amurrioko Udalak 55.000 euroko diru-laguntza zuzenak onetsi ditu ostalaritzarako

Amurrioko Udalak ostalaritzarako aparteko laguntza zuzenak onartu ditu aho batez gaur goizean egin duen osoko bilkuran. Laguntzen zenbatekoa 55.000 eurokoa da. Neurri horrekin, Covid-19aren ondorioz sortutako neurri murriztaileak direla eta sektoreak bizi duen egoera zaila arindu nahi du Udalak.

  • December 17, 2020
  • 0
  • 248
  • AKTUALITATEA
  • More

Kontziliaziorako eta etxeko langileentzako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Gaurtik aurrera, ‘Amurrion bizi’ programaren barruan dauden kontziliaziorako eta etxeko langileentzako laguntzak eskatu ahal izango dira Amurrioko Udalean. Programa honek gure herrikideak zaintzeko eta udalerriko ekonomia suspertzeko neurriak biltzen ditu. Eskabideak urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke HAZen.

Osoko bilkuran onartutako laguntza lerro honek osagarri ekonomikoa eskaini nahi du, Amurrioko familia askori, bai arlo pertsonalean, bai ekonomikoan, kalte egin dien Covid-19ak sortutako osasun-larrialdiaren ondoren. Horretarako, 50.000 euroko partida bat antolatu da, etxeko langileak kontratatuta laneko kontziliazioa bultzatzeko helburuarekin. Bigarren partida, 10.000 eurokoa da, eta bizi izandako egoeraren ondorioz lanaldia murriztu zaien edo, hala bada, lan-kontratua amaitu zaien etxeko langileentzat zuzenduta dago.

Kontziliaziorako laguntzak

Covid-19ak sortutako osasun larrialdi egoerak bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko zailtasunak sortu ditu. Hori dela eta, Amurrioko Udalak laguntza ekonomikoak prestatu ditu 12 urtetik beherako adingabeak edo mendekotasuna duten pertsonak euren kargura dituztenei etxeko langileak kontratatuz lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko. Halaber, 75 urtetik gorako pertsonek ere eskatu ahal izango dute, mendekotasuna izan edo ez, arreta-orduak gutxitu bazaizkie, eguneko zentroa itxita dagoelako edo etxez etxeko laguntza murriztu egin delako.

Zuzeneko laguntza hori jaso ahal izango duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte: etxeko lanetan aritzen diren langabeei lan-kontratua egitea, horiek alarma-egoera dekretatu zen egunetik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda badaude; udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin; 12 urtetik beherako adingabeak edo mendeko pertsonak, edo 75 urtetik gorakoak, mendekoak edo ez, euren kargura izatea.

Kontziliazioa bultzatzeko partida ekonomikoa 50.000 eurokoa da. Laguntza eskatzen duten pertsonentzako diru-laguntza familia-unitate bakoitzaren urteko diru-sarreren arabera kalkulatuko da. Horretarako, hiru tarte ezarri dira. Diru-sarrerak 40.000 euro artekoak badira, justifikatutako gastuen %50eko laguntza jasoko da, 3.000 euroko gehieneko mugarekin. 40.000 eta 60.000 eurokoak badira, %30eko diru-laguntza emango da, 2.000 euroko mugarekin. Azkenik, familia-unitatearen batura 60.000 eurotik gorakoa denean, %20koa izango da, eta muga 1.000 eurokoa.

Eskaera egin nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: zinpeko aitorpena jasotzen duen eskabide-orria, NANaren fotokopia, etxeko langilearen lan-kontratuaren kopia, hirugarrenei dagokien alta-agiria eta Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunari egin beharreko ordainketak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Etxeko langileentzako laguntzak

Osasun krisiaren ondoren etxe askotan sortutako egoeraren ondorioz ezarritako laguntza lerro hau, etxeko langile gisa lan egiten duten eta lana galdu duten edo lanorduak murriztu zaizkien pertsonei dago zuzenduta. Eskatzaileek Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda egon beharko dute 2020ko martxoaren 14an, Amurrion erroldatuta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin eta administrazioen betebeharretan egunean.

Enplegu-emaile bakarra izanda lana galdu duten pertsonek 400 euroko laguntza jasoko dute. Lanorduak murriztu zaizkien edo enplegu-emaile baten enplegua galdu duten baina beste enplegu-emaileren batentzat lan egiten jarraitzen duten pertsonek 200 euroko laguntza jasoko dute.

Eskaera egin nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: zinpeko aitorpena jasotzen duen eskabide-orria, NANaren fotokopia, enplegua galdu edo orduak murriztu izanaren egiaztagiria; hirugarrenei dagokien alta-agiria eta Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunari egin beharreko ordainketak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

  • October 6, 2020
  • 0
  • 250
  • AKTUALITATEA
  • More
Página 1 de 11

Recent Posts

  • 2022-2023 ikasturtean, ikastetxeek Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea landuko dute 27 June, 2022
  • Kontzertua – “Big Band Berri” Gasteiz 27 June, 2022
  • Kafe tertulia 22 June, 2022
  • ¡Azken aldaketak! – San Joan – ekainak 23 22 June, 2022
  • Amurrioko Udalak uztailean ekingo dio berriro hondartzara bidaiatzeko kanpainari 21 June, 2022

Archives

twitter

Authentication failed! Please check your Twitter app data.

HAUXE DA

  • Hasiera
  • Nor gara
  • DESKARGA
  • KONTAKTUA
  • IRADOKIZUN-POSTONTZIA

Tags

"gu ere bertsotan adierazpen instituzionala aek amurrio amurrio antzokia Amurrio Bidean Amurrioko Herri Musika Eskolak Amurrioko Udal Liburutegia antzerkia Aspaltza Amurrio Euskara Elkartea Autobusak berbalagun bertsolari dantza erakusketa Eszena Arteen Programa euskaltegi euskaraldia GIda gurasolagun haurreskolak HAZ inauteriak kanpaina kirolak Korrika korrika kulturala 2022 kzgunea laguntzak laia eskola lana lanak lehiaketa Liburu azoka ludoteka mendi tour Partehartzea / Participación san prudentzio tailerra teatro Udako Kultura Tantak Udako kultur tantak udalekuak urbide Zine

ANUNCIATE EN EL HAUXE DA

Si deseas anunciarte en el hauxe da contacta con nosotras
[contact-form-7 id="66" title="Formulario de contacto 1"]

NOTICIAS MÁS VISTAS

  • Horarios e información de autobuses al hospital de Galdakao

    39912 views
  • Pacientes de Osakidetza pueden acceder a su Carpeta de Salud a través de una contraseña

    30744 views
  • La extensión de purines o estiércol de explotaciones ganaderas debe estar sujeta a unas condiciones determinadas

    10318 views
  • Radar móvil del 26 de junio al 2 de julio en funcionamiento en Amurrio disuadir exceso de velocidad en zonas urbanas

    8676 views

Copyright 2015. Crisopeya

Diseño: ADI grafik