• Nor gara
HAUXE DA AMURRIO
  • Hasiera
  • AZKEN ALDIZKARIA
  • DESKARGA
  • AKTUALITATEA
  • IRADOKIZUN-POSTONTZIA
  • KONTAKTUA
  • Castellano

laguntzak

Amurrioko Udalak 55.000 euroko diru-laguntza zuzenak onetsi ditu ostalaritzarako

Amurrioko Udalak ostalaritzarako aparteko laguntza zuzenak onartu ditu aho batez gaur goizean egin duen osoko bilkuran. Laguntzen zenbatekoa 55.000 eurokoa da. Neurri horrekin, Covid-19aren ondorioz sortutako neurri murriztaileak direla eta sektoreak bizi duen egoera zaila arindu nahi du Udalak.

  • December 17, 2020
  • 0
  • 45
  • AKTUALITATEA
  • More

Kontziliaziorako eta etxeko langileentzako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Gaurtik aurrera, ‘Amurrion bizi’ programaren barruan dauden kontziliaziorako eta etxeko langileentzako laguntzak eskatu ahal izango dira Amurrioko Udalean. Programa honek gure herrikideak zaintzeko eta udalerriko ekonomia suspertzeko neurriak biltzen ditu. Eskabideak urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke HAZen.

Osoko bilkuran onartutako laguntza lerro honek osagarri ekonomikoa eskaini nahi du, Amurrioko familia askori, bai arlo pertsonalean, bai ekonomikoan, kalte egin dien Covid-19ak sortutako osasun-larrialdiaren ondoren. Horretarako, 50.000 euroko partida bat antolatu da, etxeko langileak kontratatuta laneko kontziliazioa bultzatzeko helburuarekin. Bigarren partida, 10.000 eurokoa da, eta bizi izandako egoeraren ondorioz lanaldia murriztu zaien edo, hala bada, lan-kontratua amaitu zaien etxeko langileentzat zuzenduta dago.

Kontziliaziorako laguntzak

Covid-19ak sortutako osasun larrialdi egoerak bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko zailtasunak sortu ditu. Hori dela eta, Amurrioko Udalak laguntza ekonomikoak prestatu ditu 12 urtetik beherako adingabeak edo mendekotasuna duten pertsonak euren kargura dituztenei etxeko langileak kontratatuz lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko. Halaber, 75 urtetik gorako pertsonek ere eskatu ahal izango dute, mendekotasuna izan edo ez, arreta-orduak gutxitu bazaizkie, eguneko zentroa itxita dagoelako edo etxez etxeko laguntza murriztu egin delako.

Zuzeneko laguntza hori jaso ahal izango duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte: etxeko lanetan aritzen diren langabeei lan-kontratua egitea, horiek alarma-egoera dekretatu zen egunetik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda badaude; udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin; 12 urtetik beherako adingabeak edo mendeko pertsonak, edo 75 urtetik gorakoak, mendekoak edo ez, euren kargura izatea.

Kontziliazioa bultzatzeko partida ekonomikoa 50.000 eurokoa da. Laguntza eskatzen duten pertsonentzako diru-laguntza familia-unitate bakoitzaren urteko diru-sarreren arabera kalkulatuko da. Horretarako, hiru tarte ezarri dira. Diru-sarrerak 40.000 euro artekoak badira, justifikatutako gastuen %50eko laguntza jasoko da, 3.000 euroko gehieneko mugarekin. 40.000 eta 60.000 eurokoak badira, %30eko diru-laguntza emango da, 2.000 euroko mugarekin. Azkenik, familia-unitatearen batura 60.000 eurotik gorakoa denean, %20koa izango da, eta muga 1.000 eurokoa.

Eskaera egin nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: zinpeko aitorpena jasotzen duen eskabide-orria, NANaren fotokopia, etxeko langilearen lan-kontratuaren kopia, hirugarrenei dagokien alta-agiria eta Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunari egin beharreko ordainketak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Etxeko langileentzako laguntzak

Osasun krisiaren ondoren etxe askotan sortutako egoeraren ondorioz ezarritako laguntza lerro hau, etxeko langile gisa lan egiten duten eta lana galdu duten edo lanorduak murriztu zaizkien pertsonei dago zuzenduta. Eskatzaileek Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emanda egon beharko dute 2020ko martxoaren 14an, Amurrion erroldatuta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin eta administrazioen betebeharretan egunean.

Enplegu-emaile bakarra izanda lana galdu duten pertsonek 400 euroko laguntza jasoko dute. Lanorduak murriztu zaizkien edo enplegu-emaile baten enplegua galdu duten baina beste enplegu-emaileren batentzat lan egiten jarraitzen duten pertsonek 200 euroko laguntza jasoko dute.

Eskaera egin nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: zinpeko aitorpena jasotzen duen eskabide-orria, NANaren fotokopia, enplegua galdu edo orduak murriztu izanaren egiaztagiria; hirugarrenei dagokien alta-agiria eta Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunari egin beharreko ordainketak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

  • October 6, 2020
  • 0
  • 52
  • AKTUALITATEA
  • More
Página 1 de 11

Recent Posts

  • Amurrioko Udaleko osoko bilkurak 2021erako terrazen tasa aldi baterako etetea onartu du 26 February, 2021
  • Amurrioko Udalak ludoteka egokitzeko proiektua onartu du 26 February, 2021
  • Zine Amurrio Antzokia 25 February, 2021
  • Amurriok Emakumeen Etxea eta Haur Kontseilua diseinatzeko pausoak eman ditu 25 February, 2021
  • Koadernaketa ikastarorako izen-ematea zabalik Amurrioko kultur etxean 23 February, 2021

Archives

twitter

Authentication failed! Please check your Twitter app data.

HAUXE DA

  • Hasiera
  • Nor gara
  • DESKARGA
  • KONTAKTUA
  • IRADOKIZUN-POSTONTZIA
  • AZKEN ALDIZKARIA
  • Zortzi musika-taldek eurek lanak zuzenean eskainiko dituzte urriaren 18an Amurrio Antzokian, Araba Euskaraz eta Durangoko Azokaren eskutik

Tags

aek Amurrio Bidean Amurrioko Herri Musika Eskolak Amurrioko Udal Liburutegia antzerkia araba euskaraz Aste Santua aurrekontua Autobusak Baranbio berbalagun bertsolari bizi dantza damborrada dantza erakusketa eskola kirola Eszena Arteen Programa euskaltegi Euskara euskaraldia Euskaraldia 15 Egun Euskaraz haurreskolak haurreskoletako matrikulazioa HAZ hezkuntza hitzaldia inauteriak IT-txartela kilometroak kirolak kontzertua kzgunea laguntzak laia eskola lana lanak lehiaketa liburuak Partehartzea / Participación teatro trikitixa eta pandero udalekuak vicenteferrer Zine

ANUNCIATE EN EL HAUXE DA

Si deseas anunciarte en el hauxe da contacta con nosotras
[contact-form-7 id="66" title="Formulario de contacto 1"]

NOTICIAS MÁS VISTAS

  • Horarios e información de autobuses al hospital de Galdakao

    31901 views
  • Pacientes de Osakidetza pueden acceder a su Carpeta de Salud a través de una contraseña

    18702 views
  • Radar móvil del 26 de junio al 2 de julio en funcionamiento en Amurrio disuadir exceso de velocidad en zonas urbanas

    7852 views
  • Programa de Fiestas de Amurrio 2016 en honor a Nuestra Señora de la Asunción y San Roque

    6808 views

Copyright 2015. Crisopeya

Diseño: ADI grafik