Laia Eskolaren eskutik, Amurrioko kultur etxean antolatutako Afrikako emakumeen zikloa mahai-inguru batek eta tailer batek osatzen dute. Urriaren 23an, 18:00etan, “Emakumeen borroka Afrikan” mahai-ingurua izango da Ángela Nzamb-ekin, emakume beltz, afrikar eta ekintzailea, aditua boluntaritzan, sentsibilizazio tailerretan, talde-komunikazioen espazioak dinamiza­tzen, jendarte aktibismoan. Hurrengo egunean, hilaren 24an, “Feminismo bel­tzak” gaiari buruzko tailerra izango da, 11:00etatik aurrera, Jeanne-Rolande Dacougna Minketterekin, ekintzaile feminista, ikerlaria eta formatzailea feminismoetan.

Afrikako emakumeen zikloa

Feminismoa feministek, oro har, eta, zehazki, feminista beltzek egindako ekarpen handiaz baliatu da; izan ere, korronte hegemonikoaren er­tzetatik azterketa zabaldu dute hauek, eta beste ardatz batzuk ere sartu dituzte, hala nola etnia, kolonialismoa, politika neoliberalak, migrazioak, autodeterminazioaren aldeko borroka, subiranotasuna, etab. Ziklo honen helburua emakume horien eta haien borroken historian sakontzea da: proposamenak, estrategiak, borrokak, praktikak, Black Feminismoa, feminismo post-koloniala, Feminismoa Afrikan eta emakume arrazializatuen agenda gure herrietan.

Laia 24