Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren bidez, eta #KulturaEtxezetxe kanpainaren barruan, lehiaketa bat proposatu du identifikatzen saiatzeko 12 irudi lurraldeko zein leku zehatzetan dauden.

Sailak pertsonak gonbidatu nahi ditu, batez ere gazteenak, joko honen bidez etxetik turismoa egitera eta espazioan eta denboran bidaiak egitera, gure ondarearen leku sekretuak deskubrituz. Lehiaketan parte hartzeko, esteka honetan sartu behar da: https://web.araba.eus/eu/kultura/historia-eta-arkitektura-ondarea/lehiaketa.

Erantzunak patrimonioha@araba.eus helbidera bidali beharko dira, eta jarri argazkiaren zenbakiaren ondoan hura non hartu den eta bertan agertzen den kultura ondasunaren izena. 2020ko maiatzaren 15era arte bidali ahalko dira. Parte hartzaileen artean Añanako hiru gatz sorta zozkatuko dira.