Amurrioko Udala Amurrio Hiribilduko Paisaiaren Ekintza Plana idazten ari da, Sigi-Saga Estudios Territoriales enpresaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lurralde-on ikertaldearen laguntza teknikoarekin. Ikertu beharreko paisaiari buruzko hasierako diagnostikoa egin da, eta datozen hilabeteotan plana eta kudeaketa-neurriak zehaztuko dira.

Prozesuan, eta egitasmoak aurrera egin dezan etorkizunean ere, ezinbestekotzat jotzen da herritarrek parte hartzea. Izan ere, haien ekarpenen arabera erabakiko da nola osatu amurrioarren itxaropenekin bat egiten duen plana.