Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek erabaki dute bertan behera uztea “Udalekuak 2020” programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Covid-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako zazpi eta hamahiru urte bitarteko umeei 4.000 plaza eskaintzen zizkien programa hau.