Aiarako Kuadrillak “Linea Verde” aplikazioa jartzen du herritarren eskura. Aplikazio horri esker, tamaina handiko hondakinen biltegiaren eta jakinarazi nahi den beste edozein gorabeheraren abisuak utz daitezke.

Aplikazio hori Play Storetik deskarga daiteke, “Linea Verde: comunicación de incidencias” izenarekin, eta, bertan, Estatuko beste asko aukeratu ahal izango ditugu, Kuadrilla osatzen duten udalerrietako edozein. Gorabehera nondik bidali nahi dugun aukeratu beharko dugu, edo tresnak gordailuan uzteko abisua utzi.

Gure abisua erregistratzeko, “Gorabehera berria” atala sakatu besterik ez dugu egin behar. Bertan, utzi nahi dugun abisuaren tipologia aukeratu ahal izango dugu. Behin aukeratuta, kokaleku bat eskatuko digu, egungoa (GPSa aktibatuta badugu) edo maparen gainean beste edozein kokapen aukera dezakegu, maparen gainean segundo batzuk sakatuta mantenduz. Gainera, tresnak diren edo antzemandako gorabeheraren argazki bat eransteko aukera emango digu.

“Bidaliak” atalean erregistratu ondoren, abisatutako gorabeheren jarraipena egin ahal izango dugu, gure abisua zein egoeratan dagoen jakiteko.