Abenduak 1 – 18:30  – Doan.   –     Zoom: https://cutt.ly/EncuentroAmurrio

Elkarrizketa pandemiak emakume eta gizonen artean izan duen eragin desberdinari buruz, baita munduko hainbat herrialdetan ere:

Amaia Bacigalupe de la Hera, aditua osasun eta generoan, eta EHUko irakaslea.
Eduardo García Langarica, landa-medikua eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko presidentea.

Ekimen solidarioak Amurrion eta munduan, pandemiari aurre egiteko:

Amurrioko tokiko boluntario-sarea:

Boluntarioen eta elkartasunaren sarea, konfinamenduan zehar bizilagunei lagundu zieten pertsona eta kolektiboek osatzen dutena.

Zaraobe institutua:

3D-ko babes-biserak fabrikatzeko ekimena, tokiko merkataritzan, adinekoen egoitzetan eta Osakidetzan banatu zirenak konfinamenduan zehar.

Doctora Beituha elkartea:

Saharako sentsibilizazio-kanpainak, boluntarioek egindakoak pertsonen babesa eta zaintza sustatzeko.

Cauca Eskualde Batzorde Indigena:

Pandemian zehar, Kolonbiako indigena-komunitateek euren uztak elikagaiak hornitzeko arazoak zituzten hiri-eremuekin partekatu dituzte.

 

Aurkezle eta moderatzailea: Iratxe Estrada, kazetaria.

  • Antolatzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta Amurrio Udala.
  • Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritza eta Araba Foru Aldundia