La Casonan dagoen Amurrioko Udal Liburutegia 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik  irailaren 18ra arte, liburuak maileguan utzi eta itzulketak jasotzeko. Katalogoa etxean, www.liburubila.euskadi.eus bidez, begiratzeko aholkua egiten da, zer aukeratu nahi den erabakitzeko. Bestalde, Amurrioko udal irakurketa-zentro honek beste aholku bat ere ematen digu: maileguak aurretik eskatzea, 945393720 telefonora hots eginda, 607017451 zenbakira watsap bat bidalita edo liburutegia@amurrio.eus helbidera mezu bat bidalita.