Udalaren ingurumen-politikarekin bat etorriz, ibilgailu elektriko bat erosiko da, pixkanaka oraingo ibilgailuak ingurumen-irizpideen arabera berritzen joateko. Erosketa hori lehenago irizpide horren arabera egindakoei –bi bizikleta elektriko eta udaltzaingoarentzako beribil  hibrido bat– gehitzen zaie. Udaleko obra-lantaldearentzat 18.578,41 euroko ibilgailu elektriko bat erostea onetsi du Udalak (erosi duen horrelako lehenengo ibilgailua da). Ibilgailu elektrikoek ez dute gas kaltegarririk isurtzen;  beraz, ohikoek baino gutxiago kutsatzen dute eta, gainera, ingumenarekin arduratsuagoak dira. Ohikoek baino zarata gutxiago egiten dute (beste era batera esanda, hots-kutsadura txikiagoa sor­tzen dute) eta horien kontsumoan eta manten­tze-lanetan aurreztu egiten da. Udal-instalazioen mantentze-lanak egin, matxurak eta hiri-altzariak konpondu eta obra txikiagoekin loturiko lanak egin ohi ditu obra-lantaldeak.