Gariza films eta Inicia Films ekoiztetxeek, Estibaliz Urresola zinemagile laudiotarrak zuzenduko duen 20.000 especies de abejas filmarako, 6 eta 14 urte bitarteko neskak baita 8 eta 10 urte bitarteko mutilak bilatzen dituzte. Filma Laudion eta inguruetan filmatuko da.
Ezinbestekoa da elebidunak (euskara eta gaztelania) eta Araban edo Bizkaian bizi direnak izatea. Castingean parte hartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da, haurraren argazkia, izena, adina, bizilekua eta aurkezpen-bideoa erantsita, helbide elektroniko honetara:
20milespecies.casting@gmail.com