Urtarrilaren 7tik 13ra zabalik egongo da Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa haurreskoletan izena emateko epea. Datorren martxotik ekainera bitarteko hiletarako matrikulak dira. Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskolek honako helburuak dituzte: haurra protagonista izatea eta bakoitzaren erritmoa errespetatzea, neurrirako harrera garaia eta banakako arreta eskain­tzea, esperimentatzeko aukera, familiekin harreman zuzena izatea, kalitatezko zaintza bermatzea eta mugimendu askea zein jolas librea sustatzea.