Datorren astelehenetik aurrera, Uubidek, Amurrioko ur-zerbitzua kudeatzen duen Arabako Ur Partzuergoak, jendearen arretarako bulegoa Intxaurdui kaleko 2E zenbakian, Telefonicaren eraikinaren eta Laguntzako lokalaren ondoan, dagoen lokalera eramango du.

Azken urteotan, Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoaren jendearentzako arreta-zerbitzua Amurrioko Udaletxearen beheko solairuaren erdiko hegalean ematen zen, baina Arabako URBIDE Partzuergoan integratu ondoren, Amurrioko eta Aiarako bizilagunen jendaurreko arreta beste kokaleku batean zentralizatu da, eta bertara joan ahal izango da astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara, uraren ordainagiriari, kontagailuaren irakurketari, zerbitzuaren altari eta bajari edo uraren gaineko beste edozein gairi buruzko kontsultak egiteko.

Halaber, kudeaketak telefono bitartez, 945035035 telefono-zenbakira deituz, eta arretabulegoa1@urbide.eus helbide elektronikoaren bidez ere egin ahal izango dira.

Gogoan izan, halaber, ur-sareetako larrialdietarako edo matxuretarako telefono aktibo bat dagoela eguneko 24 orduetan, 628278786 zenbakia, hain zuzen ere.