Uztailaren 20an “Korterraza Komedia” film laburren saio bat izango dugu Amurrion. Komedia saio hau 22:00etan hasiko da Larrinaga kaleko oinezkoen gunean, eta euria bada San Anton plazan.
Kultur hitzordu hau Kultura Kalean! Elkarteak antolatutako Korterraza Araba 2018 aire zabaleko Film Laburren Jaialdian sar­tzen da; izan ere, elkarte honek sustatzen dituen kultur proiektuen helburua kalea herritarren topaleku gisa berreskuratzea da, gozatzeko, elkar eragiteko eta harremanak sortzeko.

Gasteizko kultur egutegian sendotuta dagoen hitzordua da, eta Arabako beste herri batzuetara ere zabaltzen da.
Korterraza Araba
Amurrio lehen ere parte hartuta dago aurreko ekitaldietan.  Korterraza Arabako lurraldeko hainbat herritan ibiliko da udan doako zine-gau ederrak jendeari eskainiz.  Amurrion gozamena bermatuta dago uztailaren 20ko gauean.

Hauxe Da 613-30 junio 2018.indd

Hauxe Da 613-30 junio 2018.indd