Amurrioko Udaleko HAZk jendeari arreta emateko ordutegi berria estreinatuko du udaldirako. Aurrez aurreko artatzea 09:00etatik 14:00etara izango da eta telefono bidezkoa (945891161) 08:30etik 14:30era, uztailean eta abuztuan. Irailaren 1ean Herritarren Arretarako Zerbitzuak ohiko ordutegiari helduko dio (07:45etik 15:00etara), bai aurrez aurreko arta­tzean bai telefono bidezkoan.