Uztailaren 18ra arte, hilean 1.530 €-ko zuzkidura duten 80 beketako bat eska daiteke, unibertsitate-titulua eta B2 ingeleseko maila, edo goi-mailako lanbide-heziketa eta B1 ingeleseko maila duten 30 urtetik beherakoentzat. Garapen, Amurrio Bidean garapen agentzien elkarteko kide da, eta mundu mailako eremu geografikoko bekak eskaintzen ditu. Beka bakoitza proiektu partikular bati lotuta dago, eta berariazko sarbide-prestakuntza behar du, egiaztatu beharrekoa. Bekak hilean 1.530 €-ko zuzkidura ekonomikoa du (gordinak) eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Pertsonak iraila eta abendua bitartean irtengo dira helmugara.

Hemen informazio gehiago duzu www.becasglobaltraining.eus,  eta Amurrio Bidean-en bulegoan ere, bai telefonoz eta whatsapp bidez; 945891721 zenbakian, edo enpresa@amurriobidean.org posta elektronikoan.